oinetan arreta, gorputzaren oreka

PODOLOGIA INTEGRATIBOA, ZURE OINEN OSASUNERAKO IKUSPEGI HOLISTIKOA

oinetan arreta, gorputzaren oreka

oinetan arreta
gorputzaren oreka

PODOLOGIA INTEGRATIBOA, ZURE OINEN OSASUNERAKO IKUSPEGI HOLISTIKOA

Nor naiz

Amaia naiz, podologian eta posturologian aditua.

Zure oinen eta gorputzaren arteko orekaren bila zabiltza? Amaia Aranaga Podologia & Posturologia zentroan zure osasunaren ikuspegi integrala eskaintzen dizut, oinetatik hasita.

Aurkitu ezazu zure oinen eta gorputzaren arteko oreka

“Nire klinikan, Amaia Aranaga Podologia & Posturologian, mina arintzeko eta zure ongizatea hobetzeko tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen dizkizut. Benetan uste dut oinak euskarri soilak baino gehiago direla; gure mugimenduaren eta orekaren oinarria dira, eta zaintza integrala eta pertsonalizatua merezi dute.”

Nire lan egiteko modua

ikuspegi integratzaile eta holistikoan oinarritzen da

Nire lan egiteko modua, ikuspegi integratzaile eta holistikoan oinarritzen da. Uste dut oinetako arazoak ez direla beti kaltetutako eremura mugatzen, baizik eta gorputzeko beste eremu batzuekin lotuta egon daitezkeela; begiekin, entzumenarekin edo ahoarekin adibidez eta baita kanpoko beste zenbait faktoreekin ere, hala nola, oinetakoekin edo bizimoduarekin. Horregatik, tratamendu integral bat eskaintzen dizut, sintometatik haratago doana, gaitz bakoitzaren kausak eta sustraiak bilatuz. Horretarako, osasun arloko beste profesional batzuekin koordinatuta lan egiten dut, besteak beste, osteopatekin, fisioterapeutekin, odontologoekin edo optometristekin, emaitzarik onenak lortzeko.

Postura ona izatea funtsezkoa da gorputz osasuntsu eta funtzionalari eusteko.

“Postura-desorekek, bizkarreko, lepoko edo buruko mina eragin dezakete, baita artikulazioetako eta muskuluetako arazoak ere. Posturologiak desoreka horiek identifikatzen eta zuzentzen laguntzen digu, gure bizi-kalitatea hobetuz.”

Podologia eta Posturologia

Podologoa zure oinen osasuna zaintzeaz arduratzen den profesionala da.

Podologia, oinen arazoak eta deformazioak aztertzeaz, diagnostikatzeaz, tratatzeaz eta prebenitzeaz arduratzen den osasun zientzia da eta oinen osasuna zaintzeaz arduratzen den profesionala, podologoa da.

Postura – desoreken kausak aztertzen ditu posturologiak

Posturologia, Posturaren Kontrola aztertzen duen osasun-arloko diziplina bat da, hau da, Posturaren Sistema Tonikoa (STP), haren erregulazioa, alterazioak, egokitzapenak eta tratatzeko moduak. Posturologiak, postura desoreken kausak tratatzen ditu eta desoreka hauek begietako, entzumeneko, ahoko edo oinetako arazoren baten ondorioz sortU daitezke.